Beno, uda iritsi da ia, eguraldiari erreparatuz udaren antz handirik ez badu ere, eta dagoeneko ez nabil horren lanpetua, beraz, berriro ere blogean idazten hasiko naiz!!

Ikasturtean zehar nahiko “abandonatua” izan dut bloga, eta duela egun batzuk StatCounter-en blogaren bisitari kopurua begiratzean nahiko harrituta geratu nintzla aitortu beharra daukat, bloga 2.800 bisitari ingururekin utzi baitnuen eta dagoeneko ia 6.000 bisitari izan baititu.

Bada garaia berriro ere blogari gaurkotasuna emateko. Lehen bezala jarraituko dut, zuei gaurko musika, filme edota famatuen azken berriak ematen, egunean egon zaitezten. Gainera, multimedia txokoa beritu berri dut, eta bideoklipak ere jarri ditut, zuek ikusteko.

Beraz, esan bezala, berriro ere blog hau irakurtzen jarraitu ahal izango duzue! espero dut hasiera ona ematea!

Gaurko honetan nahiko berri txarrak ditut zuentzat, izan ere, hemedik egun pare batera, astelehenean, hain zuzen ere, aurtengo ikasturteko lehen eguna izango dut Ordiziako Jakintza Ikastolan, DBH3 mailan, horren juxtu, eta, hori dela eta, oso lanpeturik ibiliko naiz eta ez zait iruditzen blogean aurrera jarraitzeko denborarik izango nukeenik.

Hala eta guztiz ere, ez dut blog hau guztiz alde batera uzteko asmorik, hurrengo udan, eta, beharbada (Ikasteko ezer ez badut, azterketarik ez badugu edo lan askorik ez badut) gabonetako edo aste santuetako oporretan idazten jarraituko baitut, eta hurrengo urteko uda hasierarako blogaren diseinua aldatzekotan naiz. Baina, lehen esan dudan bezala, ez dut ikasturtean zehar lan asko egingo blogean, eta 12 ataletan banaturiko 95 artikulu publikaturekin (Ea Hurrengo udan 100 artikulu publikatzera heltzen naizen), 12 iruzkinekin eta momentu honetantxe guztira 2.812 bisitarirekin uzten dut bloga, oraingoz.

Beraz, 2009ko ekainaren amaierararte ez dut artikulu askorik idatziko eta gune hau nahiko “abandonaturik” egongo da. Baina horrek ez du esan nahi “Egunean Jar Zaitez!”eko Multimedia Txokoaz goza ez dezakezuenik, eta, nahi izanez gero, artikuluak hortxe daude edonork irakurri nahi baditu ere.

Hortaz, eta hau guztia esan ondoren, HURRENGO UDARARTE!!!!!!!

Iazko Junior Eurovision Song Contest lehiaketa utzi ondoren, TVE telebistak, lehen aipaturiko haurren lehiaketa musikala, Eurovision Song Contest eta Eurovision Dance Contest Europar mailako lehiaketak emititzeko eta ordezkari espainiarrak aukeratzeaz arduratzen den telebistak, Europar Batasunari ezezkoa eman dio bigarren aldiz, Eurovisioneko Dantza lehiaketa utziz, nahiz eta dagoeneko bertan espainia defendatuko zuten ordezkariak dagoeneko aukeraturik izan.

Lehiaketa honetan parte ez hartzeaz gain, telebista honek ez du asmorik irailaren 6an Glasgown ospatuko den lehiaketa hau emititzeko asmorik. Modu honetan, gure aukeratuak, Rosa López (2002an Eurovision Song Contesten espainiar prdezkaria izan zelarik) eta Nieto (”¡Quiero Bailar!” lehiaketaren irabazlea, lehiaketa honetan aukeratu baitzuten Rosaren dantzarako bikotekidea, eta dantzari profesionala), atzean utzi dituzte.

Orain arte, TVEk arrazio bakarra eman du aditzera erabaki honen inguruan: egun horretan bertan eta ordu berean ospatuko baita Espainiar Futboleko Selekzioaren 2010eko Mundialeko klasifikazioko partidua, hain zuzen ere, Bisnia Herzegovinaren aurka.

Beraz, oraingo honetan Rosak Eurovisionen bigarren aldiz parte hartzerik ez du izango, eta, nahzi eta aurten parte hartu ez, espero da hurrengo urtean Espainiak Eurovision Dance Contest lehiaketan parte hartzea.

Nahiz eta oraindik Hilary Duff berak edo bere mutil-laguna den Mike Comrie-k gai honi buruzko aipamen publikorik egin ez duten, badirudi Hilaryk bere bizitzan pauso handi bat egitea erabaki duela, izan ere, lehengo astean Eva Longoria aktoresak ireki berri duen luxuzko jatetxe batetik irteterakoan ikusi zuten bikotea, Hilaryk eskuineko eskuan bere mutilak oparitua omen den diamantezko eraztuna soinean zuelarik.

Honen ondorez, ezkontzeko planak egiten hasi ote diren zurrumurruek aldizkari eta egunkari asko bete dituzte. Honez gain, paparazzi asko dabiltza aktoresa eta abeslariari segika, informazioren bat ateratzeko asmo biziarekin, baita gai honi buruz inguruko familiarrei galdezka ere.

Oraindik ezer garbirik atera ez badute ere, bat baino gehiago ausartu da Hilary Duffi ea ezkontzeko asmorik duen galdetzen, baina berak irribarre batekin erantzun dio. Zer esan nahi ote digu honek? Hau da, benetan ezkontzeko prestatzen ari ote da bikotea, edo opari bat besterik izango al da eraztuna?

Disney Channel telebistak dagoeneko ikusgai jarri ditu bere telesaio original berriaren irudi promozionalak, izan ere, “The Suite Life Of Zack And Cody” telesaileko protagonistak hotelez aldatu eta, oraingo honetan, kruzero batean biziko baitira, “The Suite Life On Deck” izena hartu duen telesaio berriaren barruan.

“The Suite Life Of Zack And Cody” telesaioaren amaieraren arrazioiaren zati da bere aktoreetako bat, kasu honetan aktoresa, Ashley Tisdale, lanez lepo dabilela “High School Musical” filmen grabaketekin eta bere diskoa prestatzen, eta, Disneyri esker sekulako arrakasta lortu duten gaztetxo askoren moduan, honek ere bere aktoresa eta abeslari karreran zentratu nahi du bere adinari dagozkion film edo telesaioetan parte hartuz, dagoeneko Ashlek ia 22 urte baititu.

Hotrrez gain, telesaioko gidoilarien ustez jada telesaioak ez zuen hasierako bizitasun hura eta argumentuak ez ziren oso dibertigarriak ere. Hori dela eta, biki bihurri hauek hotelez aldatzea erabaki zuten, Irailaren 26an E.E.B.B.etan estreinatzea pentsaturik duten telesaio berria sortuz.

Noski, aktoreen gehiengoak lehengo pertsonaia berberei bizia ematen jarraituko dute, horien artean Dylan eta Cole Sprouse bikiak (Zack eta Cody), Brenda Song (London Tipton aberatsaren paperean) eta Phill Lewis (Marion Mosbey).

Dagoeneko Ashley Tisdale egongo ez dela badakigu ere, litekeena da kapituluren batean edo bestean gonbidatu papera egitea. Bere ordezkoa, Debby Ryan izango litzateke bere lehengo papera egingo lukeena, Maddie Fiwtzpatrick izenaren ordez Bailey Pickett izango litzatekeelarik.

Kim Rhodes, Carey Martin bikien amari bizia ematearen arduraduna, Ashley Tisdaleren moduan, ez da telesaioko pertsonaia nagusietakoa izango, gidoilariek, bikiak dagoeneko nahiko helduak baitira, ama alde batera uztea erabaki dute, eta lehenengo eta azken kapituluetan agertuko litzateke.

Badirudi Operacion Triunfo lehiaketa musikal ospetsuaren, edo, aurtengo edizioari erreparaturik “reallity-show” moduan ikus daitekeen honen, azken edizioko irabazlearen, Virginia Maestro gaztearen, “La Niña Azul” (Neskato Urdina) ezizenez ere ezaguna bere begi urdinek publikoa bere alde jarri zutelako argumentuarekin, jarraiztaileek euren izarra lehiaketa hura irabazten ikustearekin asetzen ez direla dirudi.

Izan ere, bere jaraitzaile guztiak, “Marea Urdina”ren izenpean, Europa osoan ezaguna egin dadin nahi dute Eurovision Song Contest lehiaketa prestigiodunaren bitartez. Hori gazuatzeko sinadurak biltzen ere hasi dira, dagoeneko mila baino gehiago lortu dituztelarik.

Nahiz eta sinadura horien balioak ezertxo ere ez duen lortuko, TVE telebistak (Urtero Espainiak Eurovisionera bidaliko duen ordezkaria aukeratzeko arduraduna eta Eurovisionen emisiorako telebista ofiziala) aitortu duenez, argi ikusiko omen da bere jarraitzaileek asko maite dutela.

Hala eta guztiz ere, jarraitu du telebista honetako berriemaile arduradunak, Virginiak bere burua aurkeztu beharko luke, berak konposaturiko kantu batekin batera, urtero bezala otsailaren erdialdera telebista honek antolatzen duen Espainiar ordezkaria hautatzeko programa berezira, eta hortik aurrera audientziak aukeratuko du ESC 2009n, Moskun ospatuko delarik, nork defendatuko gaituen beste europar herrialdeen aurrean.

Bere aldetik, abeslari honek, momentu honetan bere lehenengo diskoa grabazten ari den honek, bere iritzia azaldu du gai honi dagokionez, Eurovision Song Contest den bezalako lehiaketa garrantzitsuan parte hartzea ikaragarri gustatuko litzaiokeela aitortuz.

Bere taldekide La Oreja De Van Gogh taldeko lagun eta taldekide-ohiek dagoeneko taldearentzat abeslari berria aurkitu eta Amaia Monterorik gabeko azken diskoa laster kaleratuko badute ere, badirudi Amaia Monterok ere aurrerapausoak eman dituela taldea bere bakarlari karrerari ekiteko utzi zuenetik.

Izan ere, artista Donostiarra bere bakarlari moduko lehen diskoa prestatzen ari da dagoeneko. Bere lehen disko honetako kantuen gehiengoa jada grabaturik dituelarik eta kantuen beste zatia oraindik grabatzeke dituelaik, abuztuaren amaierararte Génovan egon beharko du bere diskoa guztiz grabatu arte eta kantuei dagozkien egokipenak amaitu arte.

Hala ere, oraindik ez dute aditzera eman disko honek, artistarentzako bakarlari moduko lehenengoa izango den honek izango duen izena, eta ezta bertan entzun ahal izango ditugun kantu kopurua eta kantu horien iznbururik ere. Beraz, badirudi apurtxo bat itxaron beharko dugula oraindik.

Dirudienez, Hilary Duff aktoresa eta ebslari estatubatuar gaztea, “Lizzie McGuire” telesaio ospetsuko protagonista izateagatik eta “Cheaper by the Docen” filmetan (Gaztelerazko “Doce En Casa”) parte hartzeagatik mundu osoan zehar ezaguna bilakatu dena, disko berri bat kaleratzekotan da.

Hainbat kominikazio iturrik publikatu duten moduan, Hilaryren laugarren lana izango den honen kantuen erdiak, hau da, sei kantu inguru, dagoeneko idatziak egongo lirateke eta grabaketak laster hasiko lirateke, aktorea eta abeslariak momentu honetan grabatzen ari den filmaren grabaketak amitutakoan, hain zuzen ere.

Estatubatuar gazte honentzako laugarren lana izango da album hau, eta bere azken eta hirugarren diskoak, “Dignity” izena eman zionak izaniko arrakasta errepika dadin espero da. Hain zuzen ere, laugarren albumeko lehen singlea abuztu amaiera aldera izango dugu entzungai,
“Reach Out” izeneko kantua, hain justu, eta bere bideoklipa ere ikusi ahal izango dugu.

Harry Potterren abenturen bosgarren zatia estreinatu eta urtebete pasatxo beranduago, dagoeneko J.K. Rowling idazle britaniarrak sorturiko mago ikasleak Hogwarts eskolan biziko dituen abenturen seigarren zatiaren trailer ofiziala dugu ikusgai.

Izan ere, sekulako arrakasta izatea espero den seigarren film honen grabaketak eta grabaketen ondoren pelikulari ezarri dizkioten efektu espezial, konponketa… jada amaiturik daude, eta laster hasiko dira zazpigarren eta azken liburuari dagokion lehen zatia grabatzeko prestatzen, zazpigarren filma bi zatitan grabatuko baita.

Horren arrazoia zera da, aurreko filmetan ez bezala, zazpigarren honetan ezingo dute historioaren zatirik kendu, liburuak dioen guztia garrantzitsua baita Harry Potterren istorio osoa ondo uler dadin, eta liburuaren istorioa osoki grabatuz gero 4-5 ordu iraungo lukeela pentsatzen denez gero, b zatitan egitea erabaki dute.

Hala ere, zazpigarren filma ikusteko nahikoa denbora itxaron beharko dugu oraindik, eta, beraz, oraingoz seigarren filmaren, ingelesezko izenburutzat “Harry Potter And The Half-Blood Prince” izena duenaren eta gaztelerazo itzulpenaren arabera gaztelaniaz “Harry Potter Y El Principe Mestizo” izenburua izango duenaren trailerra ikusi ahal izango dugu.


La Oreja De Van Gogh talde arrakastatsua berriro ere gogotsau dator kantu berri eta, beti bezala, ikaragarri ederrekin, nahiz eta laster kaleratuko duten albuma Amaia Montero taldeko abeslari ohik gabe izango den oraingoan, Amaiak taldea uztea erabaki baitzuen bere bakarlari karrera musikala hasteko.

Hortik aurrera, taldea abeslari berri baten bila hasi zen hainbata casting antolatuz. Hausnarketarako denbora bat hartu ondoren, Leire Martinez aukeratu zuten La Oreja De Van Gogh taldearen abeslari berria izan zedin.

Abeslari berria ofizialki publiko egin eta gero, martxan jarri ziren euren disko berria, Leirerentzat lehenengoa izango dena, irailaren erdialdean kaleratzeko, “A las 5 en el Astoria” izenburua jarriko dioten deskoa kaleratzeko, hain zuzen ere, eta bertako lehen singlearen bideoklip ofiziala dagoeneko ikus dezakegu, duela aste pare bat aurkeztu baitzuten.

Hau guztia esan ondoren, jarraian duzue ikusgai “El Ùltimo Vals” kantuaren bideoklip ofiziala: