Batez ere, gaurko gazteei, eta baita niri ere, interesatzen zaizkigun gaiak jorratuko ditut, aldi berean edonorentzat informazioa emanez. Espero dut gustuko izango duzuela nire blog berria eta bertako edukia.
Nahi izanez gero, iruzkinen bat edo beste ere idatz diezadakezue ea artikulua gustatu zaizuen esateko, blogaren diseinuari buruzko zuen iritzia emateko, blogean akatsen bat aurkitzen baduzue niri jakinarazteko, nik zerbaiti buruz blogean idaztea nahiko bazenute… Horrela denon artean blog atsegin eta interesgarri bat eraikiko genuke. Beraz, badakizue, lagunok. Denon artean blog hau hobetu dezakegu.
Aurkezpen honen ondoren, blog honetan ondo pasa dezazuela opa dizuet eta espero dut atsegin gertatuko zaizuela. Agur eta hurrengorarte!!!


