Gaur gauean bertan, hilak 7, gaueko 22:00etan, hain zuzen, emango dio amaiera Antena 3 telebistak orainarte izugarrizko arrakasta lortu duen “El Internado” telesaio misteriotsuaren bosgarren denboraldiari, nahiz eta duela gutxi arte telesaioa betiko amaituko zela uste zen, baina Antena 3 telebistako produktoreek aditzera eman zuten seigarren denboraldi bat ere izango dela.
Bosgarren denboraldi hau 8 kapituluz osatua izan da, kapitulu bat La Laguna Negra institutuan ikasturtea amaitzeko falta den egun bakoitzeko, hain juxtu. Hala ere, 8 egun izan diren arren, argi dago izugarrizko gauza pila gertatu direla, eta, nola ez, La Laguna Negrak ezkutatzen dituen misterioei buruz geroz eta gauza gehiago atera dira argitara.

Izan ere, Antena 3 telebistako kateak misterioz eta intrigaz beteriko kapitulua izango zela azken hau esan zuen, baina baita erantzunez betea ere, beraz, nork daki, beharbada denboraldi osoan zehar geure buruari galdetzen gabiltzan eta oraindik telesaioko protagonistek azaleratu ez duten zerbait jakiteko aukera izango dugu. Edo baliteke beste galdera bat planteatzera eramango gaituen zerbait gertatzea. Esan bezala, no9rk daki. Hori guztia jakiteko gaur gauera arte itxaron beharko dugu.
Baina, noski, oraindik ere gauza asko daude argitu gabe, eta horietako batzuk azken kapitulu honetan argitzea espero bada ere, ezer gehiago jakiteko hurrengo denboraldiari itxaron beste erremediorik ez zaigu gelditzen, orainarteko bost denboraldiek erakutsi diguten moduan, denek zerbait ezkutatzen baitute La Laguna Negran.


