Michael Jackson berbera, pop-aren erregea izendatua, atzo bertan hil zen 50 urte zituela, aditzera eman dutenez, arnasketaren geldialdi baten ondorioz. Osasun zerbitzuek ahalegin guztiak egin bazituzten ere, ezin izan zuten poparen erregearen bizia salbatzeko ezer egin, dagoeneko hilik iritsi baitzen ospitalera.

Dudarik gabe, heriotza berri honek mundu guztiari eman dio bira: mundu osoko aldizkari eta egunkarietako azalean bere argazkia ikus dezakegu egun hauetan, telebista piztuz gero ez dugu beste ezer aurkitzeko aukerarik izango ia, eta Interneten ere inoiz izan den informazio eta berri gehien aurki dezakegu bere izena Googlen ipiniz gero. Eta ez da gutxiagorako ere, munduko izarrik handienetako batek alde egin baitu. Michael Jacksonen heriotza gertatu eta egun batera, abeslari honen milioika eta milioika jarraitzaile sutsu berriak eragin dien harridura eta tristurari aurre egin ezinik dabiltza momentu hauetan, izan ere, oraindik ez da segurua heriotza lazgarri honen arrazoi garbia.

Jacksondarren abokatuak esan duenez, abeslariaren familiartekoak eta lagunak nahiko kezkatuta omen zebiltzan azkenaldian honek azkenaldian botikekin zuen erabilera zela eta, bere karrera berpiztuz Londresen emango zituen kontzertuetarako prestatzen ari zenez gero, indartsu eta dantzarako prest egon nahi baitzuen.

Hain zuzen ere, egunkari askoren ustetan, poparen izarraren heriotza medikamentu hauengatik izan omen zen, eta hortik aurrera Michaelen familiartekoak eta baita bere managerra ere errua botika horiek errezetatu zizkien medikuei botatzen hasi zen. Hala ere, oraindik ez dakigu zehazki zer gertatu zen gau hartan eta denbora dexente itxaron beharko dugu autopsiaren emaitzak izan arte. Baina argi dago popa erregerik gabe geratu dela.

Famatu askok eskaini dizkiote hitzak jende askorentzat eredu edota bizitzeko arrazoi bihurtu den abeslari honi , eta horietako bat izan da Paul McCartney, The Beatles talde mitikoaren taldekideetako bat izan zena. Honek Michael Jacksonekin lan egin izanaz benetan harro sentitzen dela aitortu zuen, oso artista bikain eta profesionala zela bere ustetan, talentu handikoa, eta bere musika beti gogoratuko dela ere ziurtatu zuen.

Horrela izango da, bai, bere musika eta bere izena beti gogoratuko dira, eta poparen errege bezala gogoratuko dugu guztiok, joan bada ere, betiko bizirik izango da bere kantuetan.

Iruzkinik ez »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://eguneanjarzaitez.blogsome.com/2009/06/27/pop-aren-erregeari-agurra/trackback/

Iruzkinik ez, oraingoz.

RSS jarioa mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML Onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


Spam-aren aurkako neurria: goiko zenbakiak, beheko eremuan idatzi, mesedez.