Disneyko produktoreak aditzera eman berri du “Hannah montana” telesai arrakastatsuaren amaiera oso hurbil dagoela. Izan ere, dagoeneko hirugarren denboraldia emititzen ari direlarik eta laugarrenaren grabaketak ia amaiturik dituztelarik, telesai honi amaiera ematea erabaki dutela dirudi.

Miley Cyrus abeslari eta “Hannah montana”ko 16 urte bete berri dituen izarraren aitarekin batera adostu dute telesaiaren amaiera, Billy Ray Cyrusekin, hain zuzen, eta laugarren denboralditik aurrera bosgarren denboraldirik ez dela egongo pentsatu dute. Gainera, elkarrizketa batean aitortu nberri du Bily Ray Cyrus berak laugarren denboraldia Mileyk produktoreei eginiko eskariaren ondorio izan zela, baina oraingoan argi dute azken laugarren denboraldiko azken kapitulua “Hannah Montana”ren abenturen azken kapitulua izango dela.

Cyrusek aitortu zuenez, azken denboraldiak, laugarrenak, alegia, 30 minutuko 11 kapitulu izango ditu, baina azken kapituluari ordu beteko iraupena eskaini diote, 2010. urtean emitituko dela espero dena.

Dena dela, “Hannah Montana” telesaila amaituko bada ere, seguru milioika gaztetxok ez dituztela ahaztuko telesai honekin pasatako uneak.

Iruzkinik ez »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://eguneanjarzaitez.blogsome.com/2009/06/21/hannah-montanaren-azkena/trackback/

Iruzkinik ez, oraingoz.

RSS jarioa mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML Onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


Spam-aren aurkako neurria: goiko zenbakiak, beheko eremuan idatzi, mesedez.