Sims-en joko arrakastatsu eta ezagunaren jarraitzaile amorratuak bere bigarren edizioarekin, The Sims 2, alegia, eta jende askok duen joko honen sortzaileek jendeak jokoarentzako gehigarriak eskuratzeko asmoz honentzako sortu dituzten hainbat eta hainbat “espantsio pack-ekin” konformatu behar izan dira azken bost urte hauetan.
Baina orain Sims-en mundua erabat aldatu da, kalen baitago dagoeneko PC-rako “The Sims 3″ bideojokoa! Asko izan dira joko honen esperoan luzaroan egon direnak, eta azkenean, Ekainaren 2tik aurrera, egun horretantxe jarri baitzuten salgai bideojoko berritzaile hau Simsen munduaren jaian bertan, edonork jolas dezake bertan.
Hainbat iritziren epizentroa izan da jokoa, eta momentuz oso kritika onak jasotzen ari da, eta ia bi milioi kopia saldu dira; honek sekulako arrakasta ematen dio joko honi. Baina arrakasta honen arrazoia sortzaileek egin duten lanaren emaitzan dago, izan ere, duela bi urte “The Sims 3″ proiektua aurkeztu zutenetik, jendeak ezin izan du itxaron une hau iristeko.
Hain zuzen ere, jokoa guztiz berritzailea da, pertsona bat kontrolatzea baino zerbait gehiago, pertsona baten bizitza egitea bezala deskribatzen dute askok esperientzia, eta bizitza bikoitza eramatearen antzekoa dela ere bai.
Jokoaren berrikuntza nabarmenetako bat da aukeratzen dugun pertsonaiari, noski, guk geuk nahi dugun modukoa egin dezakegunari nahi dugun nortasuna eman diezaiokegu, eta aukera horrek gure Sim-ak bakarrak izatea dakar, izan ere, pertsonaia sortzerakoan, itxura fisikoa nahi duguna izateaz gain, aukera asko eskaintzen baitizkigute, nortasunari dagozkion hainbat karaktere ere aukera ditzazkegu, eta horrek jokoan zehar Sim horrek izango duen jokabidea horren araberakoa izango da.
Baina hori ez da berrikuntza bakarra, guztiz ikaragarria den joko honek askoz ere gehiago eskaintzen baitigu, eta argi dago sekulako arrakasta izaten jarraituko duela, aurreko edizioek izan dutena bezalaxe, edo baita handiagoa ere. Gainera, sortzaileek edizio honetarako ere “espantsio pack-ak” izango direla aurreratu digute, beraz, horiei itxaron egin behar.


