Ashley Tisdale datorren asteartean kaleratuko duen disko berria aurkeztera etorri zen atzo bertan Espainiara. Hain zuzen ere, atzo arratsaldean Madrilen “Guilty Pleasure” aurkeztu zuen, eta baita prentsaurreko bat eman ere. Prentsaurreko horretan, jendez eta, nola ez, kazetariz beterik, bere disko barriari buruz hitz egin eta kazetarien galderak erantzun zituen Ashleyk.

Baina horrez gain, eta Madrilgo aurkezpen horren aurretik, Operación Triunfoko lehiakideei bisitatxo bat egiteko denbora ere hartu zuen, musika lehiaketa honetako eikasleekin izan baitzen. Hauei hainbat gomendio eman zizkien, berari balio izan dioten eta eurei ere balio izango dietenak, eta bere diskoari buruzko xehetasun pare bat eman zizkien. Operación Triunfoko antolatzaileek sopresatxo bat ere eman zioten, Samuel eta Patriciak, OT 2009 edizioko partehartzaileetako bik, High School Musical-eko kantu baten gaztelerazko bertsioa abestu baitzioten.

Atzoko agenda ikaragarri beta izan zuen Ashley Tisdalek, Telecincotik Cuatro telebistako katera pasa baitzen arratsaldearen hasieran, Fama dantza lehiaketan izan baitzen. bertan bere diskoko lehen singlea kantatu zuen, “It’s allright. It’s ok”, Famako dantzariek dantzatzen zuten bitartean.

Baina hor ez ziren amaitu neska honen agendako eginkizunak, gauean Cuatroko El Hormiguero programan izan baitzen Pablo Motos aurkezlearekin. Bertan, oso ondo pasatzeaz gain, Pablok eta Trancas eta Barrancas inurriek elkarrizketa egin zioten, dantza egin zuen, Flipiren esperimentu eroekin jolasean ibili ziren eta opariak ere eraman zituen etxera.

Nahiz eta Espainiara etortzen den lehenengo aldia ez izan, oraingoan Ashleyk agenda bete-betea izan duela ezin jar dezakegu zalantzan. Nahi izanez gero, youtube, ikusgai daukazue Ashleyk El Hormiguerora eginiko bisita, hori bai, 10 minutu inguruko hiru zatitan. Ikusteko, klikatu hauetan: lehenengo zatia, bigarren zatia eta hirugarren zatia.

Iruzkinik ez »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://eguneanjarzaitez.blogsome.com/2009/06/12/ashely-bisitan-daukagu/trackback/

Iruzkinik ez, oraingoz.

RSS jarioa mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML Onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


Spam-aren aurkako neurria: goiko zenbakiak, beheko eremuan idatzi, mesedez.