Badirudi Soraya Arnelas ez dela maiatzaren 16an Moskun ospatu zen Eurovision Song Contest 2009ko finalean parte hartu izanaz ezertxo ere damutzen, geratu zen postua gora behera, duela gutxi elkarrizketa batean aitortu duenez. Izan ere, abeslari espainiar hau azkenetakoa geratu zen markagailuan, inondik inora ere merezi ez zuen postuan, eta 23 puntuko puntuazio eskasarekin.

Nahiz eta Soraya eta bere kantua, “La noche es para mí”, faboritoen artean egon ez, ez abeslariak eta ez espainiarrok ez genuen espero horren postu penagarrian geratzerik. Aurtengo edizioan, gainera, epaimahaia izan denez, inoiz baino zihurrago geunden denok Sorayak postu nahiko ona lortuko zuela, azken urteetan, telebotoaren ondorioz, ekialdeko herrialdeek batak besteari ematen baitzizkieten botoak, eta gauza bera gertatzen zen eskandinabiako herrialdeekin. baina hala ere, Sorayak ezin izan zen eskandinabiarren eta ekialdekoen aurka lehiatu, ezta Alexander Rybak norvegiarraren aurka ere, garaipen zapaltzaile eta hasierako momentutik jakina izan baitzen berea.

Sorayak, bere aldetik, Moskuko emaitzen erruduntzat jotzen d TVE telebista katea, espainian ESC-en eskubideak dauzkan katea. Izan ere, aurtengo edizioan kateak ez du inongo interesik agertu lehiaketarekiko, lehenengo bigarren semifinala orduz kanpo emititu baitzuen (Espainiak botatu beharra zeukala kontuan hartuta, akats larria izan zen, Espainiaren botoak kendu behar izan baitzituzten), eta gainera urtero-urtero egiten den Eurovisionerako programa bereziaren ordez tenisa jarri zuen larunbat horretan.

Jokabide honengatik telebista kateak dagoeneko barkamena eskatu eta arrazoiak eman baditu ere, REB-ek (Radiotelebistako Europar Batzordea) euren jokabidea zuzena ez zela izan diote, eta euren erruz ia Sorayak ezin izan zuela parte hartu ere leporatu diete, eta oraindik erabaki gabe dago zein izango duten zigorra.

Argi dagoena zera da, aurten gertatua ikusirik, hurrengo urtera begira beste zerbait pentsatzen hasi beharko garela, Soraya bezalako artistekin edota humorearekin ezin bada, beste zerbaitekin konkistatu beharko baititugu europarrak.

Iruzkinik ez »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://eguneanjarzaitez.blogsome.com/2009/06/10/soraya-ez-naiz-damutzen/trackback/

Iruzkinik ez, oraingoz.

RSS jarioa mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML Onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


Spam-aren aurkako neurria: goiko zenbakiak, beheko eremuan idatzi, mesedez.