Bere “Love story” kantua munduko lehenengoenen artean dago, eta batzuek Miley Cyrus berberarekin konparatzen dute. Taylor Swift gazteak sekulako arrakasa lortu du mundu osoan, eta momentu honetan bere kantua entzunenen artean kokatzen da leku askotan.
Oraindik oso gaztea izan arren, artista handia dela frogatu dio munduari Taylor Swift-ek, eta jada hainbat sari ere, ondo merezitako sariak, irabazi ditu. Horrez gain, bere edertasunak modaren munduan ere ireki dizkio ateak, orain arte publizitate kanpaina askotarako eskaintzak izan baititu eta beste hainbat diseinatzailerentzako irudi izan baita aldizkari askotan agertzeaz gain.
Dudarik gabe, neska ilehori honek bide luzea dauka musikaren mundu zailean, eta baita modaren munduan eta telebistan ere.


