Gera zaitez azpiko argazkian ageri den aurpegi honekin, datozen asteetan bere irudia leku askotan ikusiko baituzu ziurrenik. Bera Emma Roberts da, Julia Roberts aktoresaren iloba (beraz, zinearekiko eta interpretazioarekiko grina odolean daramatzala esan dezakegu), duela gutxi bete ditu 18 urte eta orain dela gutxi estreinatu den eta kritika nahiko onak izan dituen “Hotel para perros” filmeko protagonista da. Film honetan, Nancy Drew izeneko pertsonaia intepretatzen du Emmak, eta edozein misterio edo arazo konpontzen dituen nerabe detektibea da bera.

Baina hau ez da bere paper garrantzitsu bakarra, uda honetan bertan Estatu Batuetan eta beranduxeago hemen estreinatuko den beste film bateko protagonista ere bada, nahiz eta kasu honetan guztiz ilehori ikusiko dugun, paperak horrela eskatzen baitzuen. “Wild child” du izena pelikula honek, eta udako filmik ikusienetakoa izatea espero da Estatu batuetan. Bigarren honetan nerabe errebelde baten roll-a jokatuko du, bere gurasoek Estatu batuetako euren hiritik Ingalaterrako ikastetxe batera bidaltzen dutena.
Gainera, aktoresa bikaina izateaz gain, Emma Roberts poltsa diseinatzailea ere bada, eta arrakasta itzela izan dute bere diseinuek, Miley Cyrus bzalako izarrek ere erabiltzen dituzte. Horrez gain, “Dooney & Bourke” poltsen irudi izendatu zuten. hau dena gutxi ez balitz, beste bi film grabatzekotan da laster, beraz, oraindik ere beste bi aldiz gutxienez ikusi ahal izango dugu Emma Roberts pantaila handian.


