Bere adats ilehoria alde batera utzirik, orain ile marroiarekin datorkigu Ashley Tisdale, eta baita disko berriarekin ere. Bere lehenengo diskoak, “Headstrong” izena zeramanak, izandako arrakastaren ondoren, badirudi Ashleyk esoerientzia errepikatu nahi izan duela.
baina oraingoan, ilearen kolorea aldatzeaz gain, estiloa eta musika ere aldatu ditu, bere hitzetan, disko pertsonal bat sortzeko, eta berari buruz hitz egiten duten kantuekin. Diskoaren azala ikustearekin nahikoa da bertako kantuak lehenengo diskokoengandik ezberdinak direla jakiteko, azalean Ashley errebeldea ikusten baitugu.

Diskoari “guilty pleasure” izena eman dio abeslari estatubatuar honek, euskaraz “Atsegin erruduna” izango litzatekeena, eta hamabi kantuz osaturiko diskoa da. Diskoa oraindik kaleratu ez badu ere, dagoeneko aurkeztu du lehengo single-a eta bere bideoklipa. Kantu honek “It’s alright. it’s ok” dauka izena, eta momentuz irrati gehienetan asko entzuten ari gara azkenaldian. Gainera, kantu honen bideoklip ofiziala ikus dezakezue web honetako multimedia txokoko bideoklipen atalean.


