Blogarekin ondo hasteko, seguruenik aurtengo udako filmik famatuenetakoa eta ikusienetakoa izango den pelikula bat aipatuko dugu: “Luna nueva”. Izan ere, Stephenie Meyer idazle estatubatuarrak idaztiriko lau liburuetan bigarrenean oinarritua dagoen pelikula honek sekulako arrakasta izatea espero da, eta dagoeneko ikusgai dugu bere trailer ofiziala (Ongelesez badago ere, gaztelerazko subtituluak daude bideoan).

Istorio erromantiko eta aldi berean arriskutsu honen lehenengo zatiak ikuslegoa konbentzitu eta orain bigarrenarekin aho zabalik uztea dute helburu zuzendariek, lehenengoak izan zuen arrakasta ikusirik, bigarrena gutxiagorako ez dela izango konbentziturik daude.

Baina istorio onak bakarrik ez du film on bat egiten. Zeresan handia dugu bertako aktore protagonistez, Robert Pattinson eta Kristen Stewart aktoreei izugarrizko fama ekarri baitie lehenengo filmeak, eta orain, bigarren filmean, Taylor Lautner izarra ere izango dugu. Lehenengo filmea estreinatu orduko hasi zen jendea bigarrenean azalduko ziren aktoreei buruzko zurrumurruekin, baina horietako gehienak gezur hutsak izan ziren. Noski, hainbat aktore berrik hartu dute parte bigarren pelikula honetan, baina ez dute zurrumurruen gehiengoekin zerikusirik.

Lehen esan dut istorio on batek bakarrik ez duela film on bat egiten, osagai gehiago behar direla. “Luna nueva” istorio zoragarri eta arriskutsua biltzen du, aktore ikaragarriek ematen diete bizia banpiro eta gizotso hauei, eta, jarraian txertatu dudan trailerrean ikusi ahal izango duzuen bezala, efektu ikusgarriak ditu. Esan bezala, istorio on bat ez da nahikoa, gehiago behar da, eta, dudarik gabe, “Luna nueva” filmak baditu.


Iruzkinik ez »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://eguneanjarzaitez.blogsome.com/2009/06/07/luna-nueva-ren-trailerra-ikusgai/trackback/

Iruzkinik ez, oraingoz.

RSS jarioa mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML Onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>


Spam-aren aurkako neurria: goiko zenbakiak, beheko eremuan idatzi, mesedez.