Nahiz eta oraindik Hilary Duff berak edo bere mutil-laguna den Mike Comrie-k gai honi buruzko aipamen publikorik egin ez duten, badirudi Hilaryk bere bizitzan pauso handi bat egitea erabaki duela, izan ere, lehengo astean Eva Longoria aktoresak ireki berri duen luxuzko jatetxe batetik irteterakoan ikusi zuten bikotea, Hilaryk eskuineko eskuan bere mutilak oparitua omen den diamantezko eraztuna soinean zuelarik.
Honen ondorez, ezkontzeko planak egiten hasi ote diren zurrumurruek aldizkari eta egunkari asko bete dituzte. Honez gain, paparazzi asko dabiltza aktoresa eta abeslariari segika, informazioren bat ateratzeko asmo biziarekin, baita gai honi buruz inguruko familiarrei galdezka ere.
Oraindik ezer garbirik atera ez badute ere, bat baino gehiago ausartu da Hilary Duffi ea ezkontzeko asmorik duen galdetzen, baina berak irribarre batekin erantzun dio. Zer esan nahi ote digu honek? Hau da, benetan ezkontzeko prestatzen ari ote da bikotea, edo opari bat besterik izango al da eraztuna?